Pirinioetako edozein eski estaziora irteerak antolatzen ditugu. Jar zaitez gurekin harremanetan eta neurriko irteera antolatuko dizugu hastapeneko edo zure eski pertsonala hobetzeko teknifikazioko ikastaroekin.

HASTAPEN IKASTAROA

 

Hasi berrientzako zein jada hasi probatu dutenentzako, baina aurrera pauso txikiak eman dituztenentzako 2 eguneko ikastaroak eskaintzen ditugu. Ariketa anitzak eta ezberdinak egingo ditugu aurrera-pausu nabarmenak emateko. 4 orduko jardunaldiak egingo ditugu zure mailara egokituz.

Zure bizilekutik bidaia osoa antolatzeko aukera ematen dizugu.

 


 
 

TEKNIFIKAZIO IKASTAROA

 

Sarritan norberaren eski maila hobetzea ez da erraza izaten. Ariketa ezberdinak egiten zure maila hobetzen lagunduko dizugu, horretarako titulatutako irakasle bat zurekin egongo da indar-guneak eta ahulguneak zeintzuk diren esateko. Guztira 8 orduko 2 jardunaldiko ikastaroa da, horrek zure estiloa hobetzeaz gain ikastaroa errentagarria izaten lagunduko dizu.

Zure bizilekutik bidaia osoa antolatzeko aukera ematen dizugu.


 
 

 

 

 

 

PREZIOA

IRAUPENA

ZAILTASUNA

LEKUA

BARNE

Hastapen ikastaroa

Kontsultatu

2 jardunaldi 8 ordu (Aukeran)

Erraza

Pirinioak

Titulatutako irakaslea. Garraioa eta hostatua aukeran.

Teknifikazioa

Kontsultatu

2 jardunaldi 8 ordu (Aukeran)

Erdikoa

Pirinioak

Titulatutako irakaslea. Garraioa eta hostatua aukeran.

Beharrezko arropa

Eskiatzeko praka eta jaka, eskularruak, eguzkiko betaurrekoak.

 

HASTAPENEKO HELBURU OROKORRAK

HASTAPENA Helburu orokorrak

  • Estazio bateko ziurtasun arauak ezagutu eta errespetatzea.
  • Eski alpetarrerako beharrezkoa eta egokia den materiala eta janzkera ezagutzea.
  • Inguruarekin familiarizatu eta irristaketa deskubritzea.
  • Erremonteak erabiltzen ikastea.
  • Oreka, abiadura eta norabidea kontrolatzen ikastea.
  • Paraleloan eskiatzen hastea.

 

 

TEKNIFIKAZIOKO HELBURU OROKORRAK

TEKNIFIKAZIOA Helburu orokorrak

  • Paraleloan eskiatzen hobetzea, estetika eta eraginkortasuna bilatzen.
  • Edozein elur zein pistatan ibiltzeko eski maila ona hartzea.
  • Eskiatzeko modu ezberdinak ezagutzea.

 

   

UBIDE ABENTURA • SOPELA (BIZKAIA) • Tel. 655727882 • ubideabentura@hotmail.com • Copyright © 2015